Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

jueves, 14 de noviembre de 2013


KAIXO LAGUNAK!!!!

ZER MODUZ ESKOLAN? NI HEMEN NABIL, BASOAN FRUITU LEHORRAK BILDU ETA BILDU NEGUAN JANARIA IZATEKO.
SARRI ESKOLATIK PASATUKO NAIZ, BERAZ ADI ADI EGON ETA ALDE GUZTIETARA ONGI BEGIRATU EA IKUSTEN NAUZUEN.
ORAINGO HONETAN ASMAKIZUN BATZUK BIDALTZEN DIZKIZUET, EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN ETA DENAK ASMATZEN DITUZUEN.


                                                   MUXU HAUNDI BAT, KATIX


ASMAKIZUNAK



ZURI-ZURIA,
BETI HEGAKA,
EHIZTARIA ETORTZEAN
BETI PRESAKA.
NOR NAIZ?



BETI DAGO ZUTIK
ETA EZ DAKI IBILTZEN.
HIRU BEGI DITU,
AUTOAK GIDATZEN.
GORRI, BERDE, HORI,
ZUK ASMATU HORI.


EZ NAIZ AUTOA,
KAMIOIA ERE EZ.
BI GURPILEKOA NAIZ,
BAINA BIZIKLETA EZ.

KURRIN-KURRIN,
KURRIN-KURRIN,
ZEIN DA NIRE IZENA,
EZETZ IGARRI ARIN!


NIRE TXANOTXO
GORRIA
EZAGUNA DA BASOAN;
OTSOAK EMAN ZIDAN
SUSTOA
BAINA BERA KORRIKA
JOAN AZKENEAN.


BOST LAGUN DIRA:
BATA TXIKIA,
BESTE BAT LODIA,
BESTE BAT LUZEA,
BESTE BAT ALFERRA
ETA AZKENA LANGILEA.

MENDIAN DAGO.
UUU! EGITEN DU.
TXANOGORRITXOREN
AMONA JAN DU.
ZER DA?


                                       

sábado, 2 de noviembre de 2013

IZARO BISITAN GURE ESKOLAN

OSTEGUNEAN IZARO BISITAN ETORRI
ZEN GURE ESKOLARA.  A ZE NOLAKO SORPRESA HARTU GENUEN!!!!

 GU INGELESEAN GEUNDEN AMAIAREKIN ETA BAPATEAN HARA NON AGERTZEN DEN IZARO. ILUSIO HANDIA EGIN ZIGUN GURE GELAN IKUSTEAK.
GELAKO GAUZEN BERRI EMAN GENION: PANDATXO ERAKUTSI GENION, GELAKO LAGUN BERRIAK ETA ONDOREN GUREKIN BATERA PATIORA ATERA ZEN. PRIMERAN PASA GENUEN BERAREKIN!!!!
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK IZARO ETA BESTE BATEAN ERE ETORTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU,

domingo, 13 de octubre de 2013

MAIDER GURE GELAN!!

 ASTEARTEAN MAIDER ETORRI ZEN GU IKUSTERA. JOLASGARAIAN GEUNDELA, AZALDU EGIN ZEN. ETA DENOK KORRIKA BERARENGANA JOAN GINEN AGURTZERA, MUSUTXOAK EMATERA....   ONDOREN  DENOK GELAN SARTU ETA KORROAN ESERI GINEN.
 UDAKO OPORRAK, ESKOLAKO KONTUAK.... MAIDERRI KONTATU GENIZKION, ETA ONDOREN, MAIDERRI GALDETU GENION NON DAGOEN, ZENBAT URTE DUTEN BERE IKASLE BERRIEK, GU BAINO HANDIAGOAK ALA TXIKIAGOAK DIREN, ZENBAT DIREN.....  

 MAIDERREK  BERE LAGUN BATEN DENDAN EROSITAKO GELARAKO OPARIA EKARRI ZIGUN.
OPARIA ZABALTZEAN...... ZER SORPRESA!!!  PUZZLE ERRALDOI ERRALDOIAAAA!!!  DINOSAURIO BATENA!!!   LAISTER SAIATUKO GARA TALDE TXIKIETAN PUZZLEA POLIKI POLIKI EGITEN, PIEZA ASKO BAITITU!!  EGITEA LORTZEN DUGUNEAN, ARGAZKIA BLOGEAN JARRIKO DUGU.
 ONDOREN, GURE GELAKO MAKINISTAK, VIRGINIAK, GELAN EGINDAKO MARRAZKI BILDUMA EMAN ZION, ETA MAIDERREK MARRAZKI GUZTIAK IKUSI ZITUEN. ASKO GUSTATU ZITZAION.
BUKATZEKO, DENOK ALTXATU, MAIDERRENGANA JOAN ETA ESAN GENION GUREKIN TXOKOETARA ETORTZEKO. BATZUK TXOKOETARA JOAN GINEN JOLASTERA, ETA BESTE BATZUK PUZZLEA EGITEN SAIATU GINEN.

BUKA-TZEKO MAIDERRI MUSUTXOA EMAN, ETA.... BESTE BAT ARTE!!!!!  

martes, 2 de julio de 2013

miércoles, 19 de junio de 2013

Kanpaldia

Arazoak konponduta...  hemen duzue kanpaldiko laburpena. Txikienak izanik ere, primeran moldatu ziren eta izugarri ongi pasa genuen. Esperientzia polit-polita izan zen elkarrekin bi egun igarotzea!


video

lunes, 10 de junio de 2013

LOREAK ETA LANDAREAK!!

 LOREAK ETA LANDAREAK IKASIKO GENITUELA GURASOEI JAKINARAZI GENIENEAN, BETI BEZALA, LAGUNTZEKO PREST EGON ZIREN!! MILA ESKER PARTE HARTZEN DUZUEN GUZTIEI!!   ESTITXU, IORITZEN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN, ETA LOREEN HAZIAK, LURRA, LORONTZIAK ETA ERROTULKIAK EKARRI ZIZKIGUN!! ESTITXUREKIN PRIMERAN PASATU GENUEN!!
 LORONTZIETAN GURE IZENA IDATZI GENUEN, ETA LAINOA, EGUZKIA ETA URA MARGOTU GENITUEN. ZERGATIK HORIEK?  ZER BEHAR DUTE LOREEK ETA LANDAREEK BIZITZEKO ETA POLITAK EGOTEKO?  PENTSATU, PENTSATU!!!   BAI TREBEAK GARELA!! PIXKANAKA ETA KONTU HANDIZ LANEAN ARITU GINEN. LANGILE FINAK GARA, BAIETZ?





 LORONTZIAK APAINDU ONDOREN, LEHORTZEN UTZI GENITUEN. BESTE EGUN BATEAN, ESTITXU BUELTATU ZEN ETA LURRA ETA HAZIAK EKARRI ZIZKIGUN!!  LURRA HARTU GENUEN, BATZUK ESKUAREKIN, BESTE BATZUK PALA TXIKI BATEKIN ETA GURE LORONTZIRA BOTA GENUEN. LURRAREN USAINA, UMMMM!!!  ZEIN ONA!!!
 GERO UREZTONTZIAK HARTU, ETA UR PIXKAT BOTA GENUEN, BAINA PIXKAT, EH?

 GERO.... SORPRESA IZUGARRIA!!!  HAZIAK!!!  TXIKI TXIKI TXIKIAK!!!!  KONTU HANDIZ HARTU BEHAR ZIREN!!  BEGIRA GUZTIEN AURPEGIAK!! ADI ADI!!

 IKUSTEN AL DUZUE NOLA HARTZEN DITUGUN HAZIAK?  ETA NOLA BOTATZEN DITUGUN? 

 DENOK HARRITUTA!!  HAZIEI BEGIRA!!  OSO TXIKIAK BAITZIREN!!

 ESTITXUK ESAN ZIGUN HAZIAK BOTA ONDOREN, LUR PIXKAT BOTA BEHAR GENUELA HAZIEN GAINEAN, HAZIAK BERO BERO ETA GOXO GOXO EGOTEKO. GAINERA ESTALITA EGOTEA GUSTOKOA DUTE!!

 LURRA BOTA, ETA BUKATZEKO UREZTATZERA!!  BAINA UR PIXKAT, EH?   BUKATZEKO, ESTITXUK ESAN ZIGUN EGUNERO EGUNERO BEGIRATZEKO, ETA ASTEAN BITAN UREZTATZEKO. GU OSO TXINTXOAK GARENEZ, HORI EGITEN DUGU, ETA HANDIK LAISTER.... TXAN TXANNNNNN.... ZURTOIN TXIKIAK ATERATZEN ARI ZIRELA IKUSI GENUEN, ETA GERO LEHENDABIZIKO HOSTOAK.... GERO ETA GEHIAGO ETA HANDIAGOAK.... OSO POZIK GAUDE!!!! 

 MILA ESKER ESTITXU!!
 BEGIRA NOLA DAUDEN!!  PRIMERAN ZAINTZEN DITUGU!!!  LAISTER ETXERA ERAMANGO DITUGU, ETA ETXEAN ERE ZAINDUKO DITUGU, EH? LOREAK, NOIZ JAIOKO DIRA?  AUSKALO!! JEJEJE... BAINA....   EA BLOGEAN IDAZTEN DUZUEN LOREAK JAIOTZEN DIRENEAN..... EH?   ETXEKO LANA JARRI DIZUET !! JEJEJE
BESTE EGUN BATEAN ANA ELENA, ELENEREN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN, ETA OSO LIBURU POLITA ETA BITXIA EKARRI ZIGUN!!  LIBURU HORRETAN OSO ONGI AZALDUTA DAGO LOREAK NOLA EGIN DAITEZKEEN, ETA HORREZ GAIN, LOREAK EGITEKO PLANTILA ASKO DAUDE......  ANA ELENAREKIN LOREAK EGITEN IKASTEN ARITU GINEN!!



 ETA IKUSI!!!  IKUSI!!!  ESKUINALDEAN DAUDEN LOREAK ANA ELENAREKIN EGIN GENITUENAK DIRA, ETA ELENEK ETXEAN ERE EGINDAKOA BAITA. BAINA EZKERRALDEAN DAUDENAK .... HORIEK..... GURE GELAKO NESKATO LANGILE ETA TREBEEK EGINAK!!!  BAI POLITAK DIRELA!!!!

HORIEZ GAIN, BADITUGU HARITZEK, AIMAR SAEZEK, ERKUDENEK, JONEK, LEIREK ..... EKARRITAKO BESTE LORE BATZUK!!!!  GURE GELA LORATEGIA DIRUDI!!! JEJEJE. MILA KOLOREKO LORE DITUGU!! ZER POLITA DAGOEN!!
 LEIREK ETA OSANEK OSO BIDEO INTERESGARRIA EGIN ZUTEN, OSO ARTISTAK DIRA!!!  BERTAN POLINIZAZIOA ETA GUZTIZ AZALDU ZUTEN!!!  PILO BAT IKASI GENUEN!!
 BUKATZEKO, ZER MARGOLARI LANDU DUGU?  EZETZ ASMATU!!!  MARGOLARI HORRI PILO BAT GUSTATZEN ZITZAION LOREAK MARGOZTEA!!! ETA, NOSKI, GUK ERE GURE KOADROAK EGIN DITUGU!!!!

jueves, 23 de mayo de 2013

AZKEN ERREZETA: madalenak

Abestiak dioen moduan "bukatu da bukatu da, bukatu da akabo..." eta guk errezeta honekin, amaitu ditugu aurtengoa sukaldeko lanak. 
Dibertigarria izan da sukaldari lanetan aritzea, bai horixe!
Eta laguntzera etorri zareten ama-aita guztiei, mila esker bihotz-bihotzez, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa zitekeen tailerra aurrera eramatea. 
Besterik gabe, hona azkenengo errezeta: madalenak!

Osagaiak: 
 - 3 arraultza.
- Azukrea, 100 Gr.
- Olio goilarakada bat.
- Legamia hautsa, 7 gr.
- Irina, 175 Gr.
 
Nola egin: 
1. Arrautzak eta azukrea irabiatu.
2. Gehitu olioa eta legamia eta segi nahasten.
3. Irina gehitzen joan.
  4. Orea ongi nahastu dugunean, bete madalenako papertxoak (erdiraino edo).


5. Labean sartu 16 minutuz, 180º.
Eta betiko moduan, ON EGIN!

12. ERREZETA: marrubizko piruletak



Tailer honetan bigarren aldiz saiatu ginen txokolatezko bizkotxoa egiten, aurreko saiakeran labeari kasu handirik egin ez eta erre egin bait zitzaizkigun bizkotxo denak! Ai, ai, ai... sukaldean ezin da despistatu!
Ikusi zeinen gustora aritu ziren...

Eta bizkotxoak labean zeuden bitartean, piruletak prestatu genituen, marrubi eta txokolatearekin, GOXO-GOXOAK!

Osagaiak:
- Marrubiak.
- Brotxetak egiteko makilak.
- Txokolatea



Nola egin: 

1. Marrubiak ongi garbitu eta makilatxoetan sartu, piruletak izango balira bezala.
2.  Berotu txokolatea.
3. Alboan erretilu edo plater handi bat dugularik (paper gardenaz estalia), sartu marrubiak txokolate berotan eta jarri erretiluan kontu handiz.
4. Sartu platera izozkailuan, txokolatea gogortu arte.
ON EGIN!