Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

miércoles, 19 de junio de 2013

Kanpaldia

Arazoak konponduta...  hemen duzue kanpaldiko laburpena. Txikienak izanik ere, primeran moldatu ziren eta izugarri ongi pasa genuen. Esperientzia polit-polita izan zen elkarrekin bi egun igarotzea!


video

lunes, 10 de junio de 2013

LOREAK ETA LANDAREAK!!

 LOREAK ETA LANDAREAK IKASIKO GENITUELA GURASOEI JAKINARAZI GENIENEAN, BETI BEZALA, LAGUNTZEKO PREST EGON ZIREN!! MILA ESKER PARTE HARTZEN DUZUEN GUZTIEI!!   ESTITXU, IORITZEN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN, ETA LOREEN HAZIAK, LURRA, LORONTZIAK ETA ERROTULKIAK EKARRI ZIZKIGUN!! ESTITXUREKIN PRIMERAN PASATU GENUEN!!
 LORONTZIETAN GURE IZENA IDATZI GENUEN, ETA LAINOA, EGUZKIA ETA URA MARGOTU GENITUEN. ZERGATIK HORIEK?  ZER BEHAR DUTE LOREEK ETA LANDAREEK BIZITZEKO ETA POLITAK EGOTEKO?  PENTSATU, PENTSATU!!!   BAI TREBEAK GARELA!! PIXKANAKA ETA KONTU HANDIZ LANEAN ARITU GINEN. LANGILE FINAK GARA, BAIETZ?





 LORONTZIAK APAINDU ONDOREN, LEHORTZEN UTZI GENITUEN. BESTE EGUN BATEAN, ESTITXU BUELTATU ZEN ETA LURRA ETA HAZIAK EKARRI ZIZKIGUN!!  LURRA HARTU GENUEN, BATZUK ESKUAREKIN, BESTE BATZUK PALA TXIKI BATEKIN ETA GURE LORONTZIRA BOTA GENUEN. LURRAREN USAINA, UMMMM!!!  ZEIN ONA!!!
 GERO UREZTONTZIAK HARTU, ETA UR PIXKAT BOTA GENUEN, BAINA PIXKAT, EH?

 GERO.... SORPRESA IZUGARRIA!!!  HAZIAK!!!  TXIKI TXIKI TXIKIAK!!!!  KONTU HANDIZ HARTU BEHAR ZIREN!!  BEGIRA GUZTIEN AURPEGIAK!! ADI ADI!!

 IKUSTEN AL DUZUE NOLA HARTZEN DITUGUN HAZIAK?  ETA NOLA BOTATZEN DITUGUN? 

 DENOK HARRITUTA!!  HAZIEI BEGIRA!!  OSO TXIKIAK BAITZIREN!!

 ESTITXUK ESAN ZIGUN HAZIAK BOTA ONDOREN, LUR PIXKAT BOTA BEHAR GENUELA HAZIEN GAINEAN, HAZIAK BERO BERO ETA GOXO GOXO EGOTEKO. GAINERA ESTALITA EGOTEA GUSTOKOA DUTE!!

 LURRA BOTA, ETA BUKATZEKO UREZTATZERA!!  BAINA UR PIXKAT, EH?   BUKATZEKO, ESTITXUK ESAN ZIGUN EGUNERO EGUNERO BEGIRATZEKO, ETA ASTEAN BITAN UREZTATZEKO. GU OSO TXINTXOAK GARENEZ, HORI EGITEN DUGU, ETA HANDIK LAISTER.... TXAN TXANNNNNN.... ZURTOIN TXIKIAK ATERATZEN ARI ZIRELA IKUSI GENUEN, ETA GERO LEHENDABIZIKO HOSTOAK.... GERO ETA GEHIAGO ETA HANDIAGOAK.... OSO POZIK GAUDE!!!! 

 MILA ESKER ESTITXU!!
 BEGIRA NOLA DAUDEN!!  PRIMERAN ZAINTZEN DITUGU!!!  LAISTER ETXERA ERAMANGO DITUGU, ETA ETXEAN ERE ZAINDUKO DITUGU, EH? LOREAK, NOIZ JAIOKO DIRA?  AUSKALO!! JEJEJE... BAINA....   EA BLOGEAN IDAZTEN DUZUEN LOREAK JAIOTZEN DIRENEAN..... EH?   ETXEKO LANA JARRI DIZUET !! JEJEJE
BESTE EGUN BATEAN ANA ELENA, ELENEREN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN, ETA OSO LIBURU POLITA ETA BITXIA EKARRI ZIGUN!!  LIBURU HORRETAN OSO ONGI AZALDUTA DAGO LOREAK NOLA EGIN DAITEZKEEN, ETA HORREZ GAIN, LOREAK EGITEKO PLANTILA ASKO DAUDE......  ANA ELENAREKIN LOREAK EGITEN IKASTEN ARITU GINEN!!



 ETA IKUSI!!!  IKUSI!!!  ESKUINALDEAN DAUDEN LOREAK ANA ELENAREKIN EGIN GENITUENAK DIRA, ETA ELENEK ETXEAN ERE EGINDAKOA BAITA. BAINA EZKERRALDEAN DAUDENAK .... HORIEK..... GURE GELAKO NESKATO LANGILE ETA TREBEEK EGINAK!!!  BAI POLITAK DIRELA!!!!

HORIEZ GAIN, BADITUGU HARITZEK, AIMAR SAEZEK, ERKUDENEK, JONEK, LEIREK ..... EKARRITAKO BESTE LORE BATZUK!!!!  GURE GELA LORATEGIA DIRUDI!!! JEJEJE. MILA KOLOREKO LORE DITUGU!! ZER POLITA DAGOEN!!
 LEIREK ETA OSANEK OSO BIDEO INTERESGARRIA EGIN ZUTEN, OSO ARTISTAK DIRA!!!  BERTAN POLINIZAZIOA ETA GUZTIZ AZALDU ZUTEN!!!  PILO BAT IKASI GENUEN!!
 BUKATZEKO, ZER MARGOLARI LANDU DUGU?  EZETZ ASMATU!!!  MARGOLARI HORRI PILO BAT GUSTATZEN ZITZAION LOREAK MARGOZTEA!!! ETA, NOSKI, GUK ERE GURE KOADROAK EGIN DITUGU!!!!