Kaixo lagunak, igande arratsaldean nere buzoa eta txanoa jantzi nituen osaba eta izebarekin animaliei janaria ematera joateko. Baserriko animaliak landu dituzuenez gero Ioritzen osabak dituen animaliak seguro ezagutzen dituzuela.
Oiloak askatuta daude eta arrautzak edozein tokitan jartzen dituzte, hemen naukazue lagunak arrautzak bilatzen gero tortilla goxo-goxoa egiteko.
Hemen ahuntzekin gaude, antxueak ere badaude, ikusten duzue antxume txikia?
Antzarrak ere ditu nere osabak eta hau argazkia egiten genuen bitartean ia ia hozka egiten dit.
Gero herrira jaitsi ginen eta astoei janaria heman genion. Beraien izena Josefina eta Beltza dira, badakizue ama eta semea dira.
Azkenean osabaren traktorrera igo nintzen.
Beno lagunak orain nere osabaren animaliak ezagutzen dituzue, espero dut asko gustatzea.
AGUR LAGUNAK
IORITZ ERDOCIA