Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

Mostrando entradas con la etiqueta SUKALDARITZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta SUKALDARITZA. Mostrar todas las entradas

jueves, 23 de mayo de 2013

AZKEN ERREZETA: madalenak

Abestiak dioen moduan "bukatu da bukatu da, bukatu da akabo..." eta guk errezeta honekin, amaitu ditugu aurtengoa sukaldeko lanak. 
Dibertigarria izan da sukaldari lanetan aritzea, bai horixe!
Eta laguntzera etorri zareten ama-aita guztiei, mila esker bihotz-bihotzez, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa zitekeen tailerra aurrera eramatea. 
Besterik gabe, hona azkenengo errezeta: madalenak!

Osagaiak: 
 - 3 arraultza.
- Azukrea, 100 Gr.
- Olio goilarakada bat.
- Legamia hautsa, 7 gr.
- Irina, 175 Gr.
 
Nola egin: 
1. Arrautzak eta azukrea irabiatu.
2. Gehitu olioa eta legamia eta segi nahasten.
3. Irina gehitzen joan.
  4. Orea ongi nahastu dugunean, bete madalenako papertxoak (erdiraino edo).


5. Labean sartu 16 minutuz, 180º.
Eta betiko moduan, ON EGIN!

12. ERREZETA: marrubizko piruletak



Tailer honetan bigarren aldiz saiatu ginen txokolatezko bizkotxoa egiten, aurreko saiakeran labeari kasu handirik egin ez eta erre egin bait zitzaizkigun bizkotxo denak! Ai, ai, ai... sukaldean ezin da despistatu!
Ikusi zeinen gustora aritu ziren...

Eta bizkotxoak labean zeuden bitartean, piruletak prestatu genituen, marrubi eta txokolatearekin, GOXO-GOXOAK!

Osagaiak:
- Marrubiak.
- Brotxetak egiteko makilak.
- Txokolatea



Nola egin: 

1. Marrubiak ongi garbitu eta makilatxoetan sartu, piruletak izango balira bezala.
2.  Berotu txokolatea.
3. Alboan erretilu edo plater handi bat dugularik (paper gardenaz estalia), sartu marrubiak txokolate berotan eta jarri erretiluan kontu handiz.
4. Sartu platera izozkailuan, txokolatea gogortu arte.
ON EGIN!

miércoles, 1 de mayo de 2013

11. ERREZETA: hostore palmeratxoak eta laranjada/limonada.

Sukaldean lan eta lan jarraitzen dugu. Hona azkenengo errezetak!


HOSTOREZKO PALMERATXOAK: 

Osagaiak:

- Hostore lamina bat (forma karratukoa izatea komeni da, tolesdurak egin behar dira eta).
- Azukrea.

Nola egin:
  1. Hostore lamina hartu eta gainean azukrea bota. Rodilloarekin apur bat zanpatu, gehiegi estutu gabe, azukrea hostorean itsas dadin.

2. Orea tolestu behar da. Orearen erdian lerro bat dagoela pentsatu, kanpoko iskinak hartu eta lerro horretaraino eraman. Hau egitean lehenengo tolesdura egina dago.

3. Azukre gehiago bota eta berriz ere rodilloarekin zanpatu. Beste tolesdura bat egin erdiko marraraino.

4. Hirugarren aldiz azukrea gehitu eta rodilloaren laguntzaz zanpatu. Azkenengo tolesdura bat egin.

5. Zilindro moduko bat geratu izanen zaigu. Bota azukrea.

6. Labanarekin zm bateko lodiera duten palmeratxoak moztu. Laberako bandejan laberako papera jarri eta joan palmeratxoak bertan kokatzen (utzi tartea haien artean).

7. Labea bero dagoenean ( 170-180º) utzi palmeratxoak 20-30 minutuz barruan.

8. Berehala eginda egongo dira eta jateko prest.



LARANJADA edo LIMONADA. 

Osagaiak: 
- 8 Laranja / 8 limoi.
- Ura (ateratako zuku kantitatearen erdia gutxi gora behera).
- Azukrea (norbere gustura)
- Izotzak. 



 

 Nola egin: 


1. Laranja/limoi zukua egin eta pitxer handi batera bota.

2. Azukre goilarakada eder batzuk gehitu eta goilara baten laguntzaz dena ongi nahastu.

3. Gehitu ura eta izotz zati batzuk. Guztia beste apur bat nahastu. Dastatu. Behar izanez gero, azukrea gehitu eta... edateko prest dago!

On egin!

10. ERREZETA: gurinezko gailetak eta bonboiak fruitu lehorrekin


GURINEZKO GAILETAK

Osagaiak: 
- 100 gramo gurin.
- 150 gramo irin.
- 60 gramo azukre.
- Arrautza bat.

Nola egin: 
1.  Hasteko, ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).



2. Gehitu arrautza eta nahastu.



3. Ondoren pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).



4. Forma ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera gainean.



5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapatuz...



6. Bukatzeko, sartu labera (aurretik berotu, 180-200º/15 minutu inguru, bada ezpada, erne egon erre ez daitezen).  

 
FRUITU LEHORREKIN BONBOIAK

Osagaiak: 
- Zuritutako fruitu lehorrak.
- Urtzeko txokolatea.

Nola egin: 

1. Txokolatea urtu.

2. Fruitu lehor bat hartu, txokolatera bota eta koilararekin harrapatu. Ondoren, film gardenaren gainean jarri eta hozten eta gogortzen utzi (hozkailura sar daitezke).

3. Behin gogortu direnean, platertxo batean jarri eta jateko prest daude.

On egin!

martes, 26 de marzo de 2013

1. ERREZETA: limoizko mousse

Kaixo!

Sukaldaritza tailerrean osagai artean ibili gara azken hilabeteetan jaki desberdinak prestatzen. Errezetak, egiteko errazak eta goxo-goxoak, zuekin konpartitu nahi ditugu. Beraz, hemendik aurrera blog-ean ikusgai izango dituzue guztiak. 

Errezeta hauek frogatzera animatu nahi zaituztegu! Ongi pasa eta ON EGIN!

A! Hona lehendabizikoa: 

Osagaiak:

LIMOIZKO MOUSSE-a


Nola egin:
  1.  Limoi zukua egin.
  2. Ontzi batean osagaiak orden honetan bota: esnegaina, jogurtak, esne kondentsatua eta limoi zukua.
  3.  Aipatutako osagai guztiak nahastu pixka bat goilara baten laguntzaz. 
  4.  Batidorarekin ongi nahastu, mousse-a loditu eta sendotu arte.
  5. Hozkailuan hozten utzi.

9. ERREZETA: frutazko gelatina


Osagaiak:

Nola egin:

1.    HASTEKO AUKERATUTAKO FRUTAREN ZUKUA PRESTATU BEHAR DA. 
2.    ONDOREN, GEHITU SAGAR ZUKUARI: AZUKREA (10 GOILARAKADA) ETA  LIMOI ERDIAREN ZUKUA.
3.    BOTA GELATINA ZORROAK SAGAR ZUKUAN ETA NAHASTU PIXKAT.
4.    URA IRAKITEN JARRI ONDOREN, GEHITU UR BEROA ZUKUARI ETA ONGI NAHASI. 
 2.    PLASTIKOZKO EDALONTZIETARA BOTA NAHASKETA ETA HOZKAILUAN UTZI. 
On egin!

8. ERREZETA: erroskilak




Osagaiak:





Nola egin:
1.    Ontzi batean arrautza bota eta irabiatu apur bat.
2.    Gehitu segidan olioa, esnea eta anisa. Ongi irabiatu osagaiak ongi nahas daitezen.  
3.    Gehitu azukrea eta legamia. Azkenik, irina gehitzen joan (onartzen duena, orea eskuetan itsasten ez den arte). 
4.    Hasi erroskilei forma ematen. 

5.    Amaitzeko, jarri olioa berotzen eta frijitu erroskilak. Frijitu ondoren ontzi batean utzi (gehiegizko olioa kentzeko jarri sukaldeko paperaren gainean) eta oraindikan bero daudela, bota azukrea gainetik. 
On egin!