GURINEZKO GAILETAK
Osagaiak:
- 100 gramo gurin.
- 150 gramo irin.
- 60 gramo azukre.
- Arrautza bat.
Nola egin:
1.
Hasteko,
ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).
2. Gehitu
arrautza eta nahastu.
3. Ondoren
pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu
arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).
4. Forma
ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera
gainean.
5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapatuz...
6. Bukatzeko,
sartu labera (aurretik berotu, 180-200º/15 minutu inguru, bada
ezpada, erne egon erre ez daitezen).
Osagaiak:
- Zuritutako fruitu lehorrak.
- Urtzeko txokolatea.
Nola egin:
1. Txokolatea urtu.
2. Fruitu
lehor bat hartu, txokolatera bota eta koilararekin harrapatu.
Ondoren, film gardenaren gainean jarri eta hozten eta gogortzen utzi (hozkailura sar daitezke).
3. Behin
gogortu direnean, platertxo batean jarri eta jateko prest daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario