HOSTOREZKO PALMERATXOAK:
Osagaiak:
- Hostore lamina bat (forma karratukoa izatea komeni da, tolesdurak egin behar dira eta).
- Azukrea.
Nola egin:
1. Hostore
lamina hartu eta gainean azukrea bota. Rodilloarekin apur bat
zanpatu, gehiegi estutu gabe, azukrea hostorean itsas dadin.
2. Orea
tolestu behar da. Orearen erdian lerro bat dagoela pentsatu, kanpoko
iskinak hartu eta lerro horretaraino eraman. Hau egitean lehenengo
tolesdura egina dago.
3. Azukre
gehiago bota eta berriz ere rodilloarekin zanpatu. Beste tolesdura
bat egin erdiko marraraino.
4. Hirugarren
aldiz azukrea gehitu eta rodilloaren laguntzaz zanpatu. Azkenengo
tolesdura bat egin.
5. Zilindro
moduko bat geratu izanen zaigu. Bota azukrea.
6.
Labanarekin zm bateko lodiera duten palmeratxoak moztu. Laberako bandejan
laberako papera jarri eta joan palmeratxoak bertan kokatzen (utzi
tartea haien artean).
7. Labea bero
dagoenean ( 170-180º) utzi palmeratxoak 20-30 minutuz barruan.
8. Berehala
eginda egongo dira eta jateko prest.
LARANJADA edo LIMONADA.

- 8 Laranja / 8 limoi.
- Ura
(ateratako zuku kantitatearen erdia gutxi gora behera).
- Azukrea
(norbere gustura)
- Izotzak.
Nola egin:
1.
Laranja/limoi zukua egin eta pitxer handi batera bota.
2. Azukre
goilarakada eder batzuk gehitu eta goilara baten laguntzaz dena ongi
nahastu.
3. Gehitu ura
eta izotz zati batzuk. Guztia beste apur bat nahastu. Dastatu. Behar
izanez gero, azukrea gehitu eta... edateko prest dago!
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario