Kaixo lagunok!

Ekainarekin batera gurean jarduera montona izan dugu eta izango ditugu. (Maiatza ere beteta izan genuen).

Aitzkozar lasterketako irudiak dituzue hasteko. Bakaikuar mordoak parte hartu genuen eta baita kanpoko jende piloa ere, gainera eguraldiak ere lasterketa errespetatu egin zuen. Korrika egin ondoren, guztioi eman ziguten poltsa batean merienda eta goxoki batzuk, baita esne kaxa bat ere!
Santa Marinara joan gineneko argazkiak jarri dizkizuegu. Bakaikutik oinez igo ginen, ongi tapatuta, fresko egiten baitzuen. Gainera aurreko eguneko zaparradekin bidean lokatz piloa aurkitu genuen, begira bestela, zaldien argazkian nola dauden gure polainak, hau igoeraren hasiera izan zen, eta gora iritsi ginenean aldiz... erabat lokaztuta! Eskerrak polainak genituen!
Ziurrenik gure azkeneko sarrera izango den honekin ikasturtea agurtu nahi dugu. Aurten ere, zuei esker, gurasook gauza mordoa ikasi ditugu, egia esan plazer bat da horrelako gune bat izatea, gurasooi asko gustatzen baitzaigu egiten duzuena ikusi, harekin ikasi eta zuekin etxean partekatzea, eta nola ez baita eskolan bertan ere, hori bai gozamena! Ea L.H.n eredua hartu eta guztion artean honi jarraipena ematen diogun.! Ez badugu ezer gehiago jartzen, ikasturtea ongi amaiatu eta udako oporretan ongi pasa!