Platanozko batidoa:
- litro bat esne
- azukrea (bakoitzari gustatzen zaionaren arabera)
- 4 platano
Lehenengo irabiatzeko tresna egokia prestatu behar dugu. Batidora balio duen arren, guk irabiagailu berezia erabili genuen, argazkietan ikusiko duzuenez ziur ezagutuko duzuela, hori bai irabiagailu hau etxean eztuenak, irabiagailu arrunta erabili dezake, gerta daitekeen bakarra, nahasteko denbora gehiago behar izatea da.
Bueno ba.... errezetarekin aurrera!
Lehenengo esnea ontzira bota, kontuz ezer kanpora bota gabe!

PLATANOA, garaia da platanoa ere esnetan igeri egiten ikasten hasteko
eta dena barruan dugula.....
tapa ongi jarri eta tramankulua piztera!!!
Dar dar dar dar esku azpian sentitzen duguna, halere minutu pare bat
martxan izan ondoren......
BATIDO GOXO GOXOA PREST!!!!!
DENOK DASTATZERA!!!