Kaixo familiak,
Astelehen honetan Haur Hezkuntzako umeak herrira joango gara Olentzeroren eskutitza postariari eramatera eta gure gabon postalak postontzian uztera.
Bide batez, azoka egongo denez, bertan zer dagoen eta zer saltzen den ikusiko dugu, eta nola ez, eguraldia lagun badugu parkean hamaiketakoa hartu eta pixka bat jolastuko gara.
Nahi izatekotan gure irteerara gonbidatuak zaudete, hori bai, eskutitza eta hamaiketakoa ekarri beharko duzue eta haurrak molestatu gabe ibili, besterik gabe,
Eguberri On guztioi!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario