KAIXO FAMILIAK,
Ohar hau, egun batzuk barru etxera iritsiko zaizuenaren aurrerapen bat besterik ez da. Abisu bat zuek ere bertan zuen iritziak eta hitzak idazteko, ondorioz, bertan idatzitakoari buruz esateko zerbait baldin baduzue, proposamen bat, parte hartzeko nahia, edo beste edozer, blogean idatzi eta guk gustora jasoko dugu.
Denok dakizuen bezala, ostiral arratsaldetan hiru adinetako taldeak nahastu eta tailerrak egiten ditugu. Talde bakoitzean irakasle bat eta umeak egoten dira. Gure proposamena, zuei TAILERRETARA GONBIDATZEA ETA HAUETAN GUREKIN PARTE HARTZERA ETA EKINTZAK EGITEA DA. Ikusten duzuen bezala, behar duzuen gauza bakarra ostiral arratsaldeak libre izatea izango da, ondoren gurekin hitz egin eta ekintzak bideratu eta gero datak, taldeak, ekintzak, .... zehaztuko genituzke. Oraingoz, ZENBAT GURASO GUREKIN LAN EGITEKO PREST DAUDEN JAKIN NAHI DUGU.
Zuen erantzunaren zain gelditzen gara, bai blogean baita eskolan ere, edozein laguntza eta gurasoen parte hartzea ongi datorkigu guri eta umeei,
eskerrik asko
HAUR HEZKUNTZAKO ZIKLOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario