Hasteko Miroren inguruko ipuin bat kontatu nien haurrei eta oso gustora eta adi egon ziren hura entzuten eta ondoren Miroren inguruan hitzegiten egon ginen: nongoa zen, zer egiten zuen... berari buruzko informazio pixka bat jaso ondoren, berak egindako zenbait lan behatzea besterik ez zitzaigun falta eta hori da egin genuena. Lan horietan guk ezagutzen genituen forma, kolore, irudi asko agertzen ziren eta gu ere Miro bezala artistak izan gintezkela pentsatu genuen eta gure asmoa aurrera eramateko lanean hasi ginen.
Artistak bezala lanean jarri ginen eta egin genuen 1. gauza Miroren lan bat behatu, agertzen ziren formak, koloreak, tamainak aztertu eta behatz margoz, eta xuabe xuabe zirriborrorik egin gabe, txuri beltzez zegoen lanaren kopia baten gainean margotu genuen lan originala bezala.
Oso lan txukunak geratu ziren eta erakusketa moduan jarri genituen pasabidean denek ikus zezaten ze nolako artistak ditugun eskolako haur hezkuntzan.
Oraingoz hau da dena baina kurtsoan zehar Miro lantzen jarraituko dugunez gure berri izanen duzue proiektu honen inguruan egiten ditugun ekintzak aurkezteko.
Miroren lanak oso politak dira, zeinen artistak zarete
ResponderEliminar