Gabonen aurretik gailetak eta mazapanak egin genituen.
GAILETAK
Osagaiak:
Nola egin:
1.
Ontzi batean nahastu arrautza eta gurina.
Ongi nahastu ondoren azukrea gehitu.
2.
Pixkanaka maizena gehituz joan, etengabe ongi nahastu
behar delarik.
3.
Masa prest dagoenean, txanpon baten tamainako puskak
hartu eta eskuekin bolatxoak egin. Bolatxoa mahai gainean jarri eta sardeska
baten laguntzaz zanpatu, borobila gelditu arte.
4.
Labean sartu, temperatura erdian, 15 minutuz (edo
gaileten azpikaldea xigortu arte).
MAZAPANA
Osagaiak:
Nola egin:
1.
Ontzi batean almendra hautsa eta azukre hautsa jarri eta
eskuekin ongi nahastu. Ondoren esne
pixka bat (3-4 goilarakada) bota eta limoi zuku pixka bat. Azkenik arrautzaren
zuringoa.
2.
Eskuekin
ongi nahastu. Eskuetan itsasten bada, bota almendra hauts gehiago eta ore
trinkoa lortzen ez badugu, esne koxerakada bat gehiago gehitu.
3.
Ore sendoa dugunean masa hartu eta forma ematen hasi.
Labeko bandejan ipini (labeko paperaren gainean) eta labea berotzen jarri
(200º).
4.
Labea
prest dagoenean mazapanak arrautza gorringoarekin barnizatu eta labean sartu
2-3 minutuz.
5.
Mazapanak
belzten hasten direnean jateko prest daude. Hozten utzi eta gabonetako postrea
dastatzek prest dago.
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario