Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

jueves, 23 de mayo de 2013

AZKEN ERREZETA: madalenak

Abestiak dioen moduan "bukatu da bukatu da, bukatu da akabo..." eta guk errezeta honekin, amaitu ditugu aurtengoa sukaldeko lanak. 
Dibertigarria izan da sukaldari lanetan aritzea, bai horixe!
Eta laguntzera etorri zareten ama-aita guztiei, mila esker bihotz-bihotzez, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa zitekeen tailerra aurrera eramatea. 
Besterik gabe, hona azkenengo errezeta: madalenak!

Osagaiak: 
 - 3 arraultza.
- Azukrea, 100 Gr.
- Olio goilarakada bat.
- Legamia hautsa, 7 gr.
- Irina, 175 Gr.
 
Nola egin: 
1. Arrautzak eta azukrea irabiatu.
2. Gehitu olioa eta legamia eta segi nahasten.
3. Irina gehitzen joan.
  4. Orea ongi nahastu dugunean, bete madalenako papertxoak (erdiraino edo).


5. Labean sartu 16 minutuz, 180º.
Eta betiko moduan, ON EGIN!

12. ERREZETA: marrubizko piruletak



Tailer honetan bigarren aldiz saiatu ginen txokolatezko bizkotxoa egiten, aurreko saiakeran labeari kasu handirik egin ez eta erre egin bait zitzaizkigun bizkotxo denak! Ai, ai, ai... sukaldean ezin da despistatu!
Ikusi zeinen gustora aritu ziren...

Eta bizkotxoak labean zeuden bitartean, piruletak prestatu genituen, marrubi eta txokolatearekin, GOXO-GOXOAK!

Osagaiak:
- Marrubiak.
- Brotxetak egiteko makilak.
- Txokolatea



Nola egin: 

1. Marrubiak ongi garbitu eta makilatxoetan sartu, piruletak izango balira bezala.
2.  Berotu txokolatea.
3. Alboan erretilu edo plater handi bat dugularik (paper gardenaz estalia), sartu marrubiak txokolate berotan eta jarri erretiluan kontu handiz.
4. Sartu platera izozkailuan, txokolatea gogortu arte.
ON EGIN!

lunes, 13 de mayo de 2013

martes, 7 de mayo de 2013

MASAJE TAILERRA



Kaixo Lagunok...
Nahiz eta piskat berandu izan, hemen dituzue Bigarren Hiruhilabetean Masaje Tailerrean ateratako argazki batzuk!

Bi urteko gela erabili genuen Masaje tailerra egiteko.
Bakoitzak etxetik ekarritako toailan eseri zen eta bertan arratsaldea gustora pasa genuen. Musika lasaia entzuten genuen bitartean, gauza ako ikasi genituen!




Masaje tailerran, materiala desberdina erabili genuen; hasteko, argazki honetan ikusten den bezala, panpinak erabili genituen. Bakoitzak bere modura aritu zen masajeak ematen.





Sentsazio desberdinak izan genituen panpinei masajeak ematerakoan, batzuei beste batzuei baino gehiago gustatu zitzaigun...








Banaka eta binaka aritu ginen eta panpinei olio-krema eman genien, hori bai gustatu zitzaigula!!








Panpinak utzi ondoren, binaka jarri ginen eta bata besteari masajeak ematen aritu ginen; hau bai erlaxazioa! batzuk erdi lo geratu ginen!







Gorputza osotik aritu ginen modu desberdinez masajeak ematen; bizkarretik, tripatik, besoetatik, hanketatik, aurpegitik, burutik...







Panpinak utzi baino lehen, panpinei koloretako lumekin masajea ere eman genien; batzuk banaka eta beste batzuk binaka aritu ginen; beste momentu batean ere globoak erabili genituen. 
A ze sentsazio desberdinak bizi genituen Masaje tailerran! Asko disfrutatu genuen!






Bukatzeko materiala guztia bildu, eta korroan eseri ginen. Denon aurrean saioaren sentsazioak eta bizipenak konpartitu genituen eta paper batean irudikatu ere! 









miércoles, 1 de mayo de 2013

BAKAIKUKO MAIATZA

Kaixo lagunak, asteazkenean, maiazak 1, urtero bezala bakaikukoak mendira joan ginen maiatza jartzera. Gogoratzen duzue iaz osanek bidalitako argazkiak?????? ba nil aurtengoak bidaltzen dizuet.
Maiatza aukeratu eta bota ondoren.......
arrastaka eramaten dute denbora luze batean eta gero........
sorbalda gainera igo, mendi punta puntaraino.
Maiatza altsazeko prestatzen zuten bitartean, gu bocata goxo-goxoa jatera!!!!!!!!!
Bocata eta gaileta pilo bat jan ondoren, maiatza nola altxatzen zuten ikusi genuen.



Eta bapatean!!!!!!!!!!!!! MAIATZA ZUTITUTA
Ikusi gelako zenbat elkartu ginen mendian, hauetako baten oinez joan zen mendira!!!!!!!!!! ze ausarta da gure neska, ze aldapa asko-asko daude!!!!!!!!!


Ikusi nor egon zen maiztza grabatzen TELEBISTAKOAK eta bideo oso polita egin zuten, ikusi, ikusi.......

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1330080/bideoa-maiatza-landatu-dute-jada-urbasan/

Beno lagunak beste bat arte..............TXINTXOAK IZAN

IORITZ ETA ESTITXU

11. ERREZETA: hostore palmeratxoak eta laranjada/limonada.

Sukaldean lan eta lan jarraitzen dugu. Hona azkenengo errezetak!


HOSTOREZKO PALMERATXOAK: 

Osagaiak:

- Hostore lamina bat (forma karratukoa izatea komeni da, tolesdurak egin behar dira eta).
- Azukrea.

Nola egin:
  1. Hostore lamina hartu eta gainean azukrea bota. Rodilloarekin apur bat zanpatu, gehiegi estutu gabe, azukrea hostorean itsas dadin.

2. Orea tolestu behar da. Orearen erdian lerro bat dagoela pentsatu, kanpoko iskinak hartu eta lerro horretaraino eraman. Hau egitean lehenengo tolesdura egina dago.

3. Azukre gehiago bota eta berriz ere rodilloarekin zanpatu. Beste tolesdura bat egin erdiko marraraino.

4. Hirugarren aldiz azukrea gehitu eta rodilloaren laguntzaz zanpatu. Azkenengo tolesdura bat egin.

5. Zilindro moduko bat geratu izanen zaigu. Bota azukrea.

6. Labanarekin zm bateko lodiera duten palmeratxoak moztu. Laberako bandejan laberako papera jarri eta joan palmeratxoak bertan kokatzen (utzi tartea haien artean).

7. Labea bero dagoenean ( 170-180º) utzi palmeratxoak 20-30 minutuz barruan.

8. Berehala eginda egongo dira eta jateko prest.



LARANJADA edo LIMONADA. 

Osagaiak: 
- 8 Laranja / 8 limoi.
- Ura (ateratako zuku kantitatearen erdia gutxi gora behera).
- Azukrea (norbere gustura)
- Izotzak. 



 

 Nola egin: 


1. Laranja/limoi zukua egin eta pitxer handi batera bota.

2. Azukre goilarakada eder batzuk gehitu eta goilara baten laguntzaz dena ongi nahastu.

3. Gehitu ura eta izotz zati batzuk. Guztia beste apur bat nahastu. Dastatu. Behar izanez gero, azukrea gehitu eta... edateko prest dago!

On egin!

10. ERREZETA: gurinezko gailetak eta bonboiak fruitu lehorrekin


GURINEZKO GAILETAK

Osagaiak: 
- 100 gramo gurin.
- 150 gramo irin.
- 60 gramo azukre.
- Arrautza bat.

Nola egin: 
1.  Hasteko, ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).



2. Gehitu arrautza eta nahastu.



3. Ondoren pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).



4. Forma ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera gainean.



5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapatuz...



6. Bukatzeko, sartu labera (aurretik berotu, 180-200º/15 minutu inguru, bada ezpada, erne egon erre ez daitezen).  

 
FRUITU LEHORREKIN BONBOIAK

Osagaiak: 
- Zuritutako fruitu lehorrak.
- Urtzeko txokolatea.

Nola egin: 

1. Txokolatea urtu.

2. Fruitu lehor bat hartu, txokolatera bota eta koilararekin harrapatu. Ondoren, film gardenaren gainean jarri eta hozten eta gogortzen utzi (hozkailura sar daitezke).

3. Behin gogortu direnean, platertxo batean jarri eta jateko prest daude.

On egin!