Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 28 de diciembre de 2010

FRUTA BATIDOA

Oraindik tenperatura epela genuela, sukaldaritza tailerrarekin hasi eta lehenengo egunean bananazko batido goxo bat egitea bururatu zitzaigun, oso oso oso erraza denez, ikusi, irakurri eta etxean egitera animatu zaitezte, (badakizue, platanoaren ordez, edozein fruta erabili dezakezue)

Platanozko batidoa:
- litro bat esne
- azukrea (bakoitzari gustatzen zaionaren arabera)
- 4 platano

Lehenengo irabiatzeko tresna egokia prestatu behar dugu. Batidora balio duen arren, guk irabiagailu berezia erabili genuen, argazkietan ikusiko duzuenez ziur ezagutuko duzuela, hori bai irabiagailu hau etxean eztuenak, irabiagailu arrunta erabili dezake, gerta daitekeen bakarra, nahasteko denbora gehiago behar izatea da.

Bueno ba.... errezetarekin aurrera!



Lehenengo esnea ontzira bota, kontuz ezer kanpora bota gabe!



Ondoren, bakoitzak gustoko duen azukre kopurua bota behar du ontzi barrura, gozozalea eztenarentzako ere azukrerik gabe egin daiteke




Gelditzen den azken osagaia eta garrantzitsuena......

PLATANOA, garaia da platanoa ere esnetan igeri egiten ikasten hasteko


eta dena barruan dugula.....

tapa ongi jarri eta tramankulua piztera!!!


Dar dar dar dar esku azpian sentitzen duguna, halere minutu pare bat
martxan izan ondoren......


BATIDO GOXO GOXOA PREST!!!!!

DENOK DASTATZERA!!!



GURIN GAILETAK

BAI GUSTORA IBILTZEN GARELA SUKALDEAN SALSEATZEN!!!

Lehenengo hiru hilabetean egin genituen errezeten artean, gurin  eta txokolate gaileten errezeta aurkitzen dugu, nola egin genuen jakin nahi duzue??

BAI????

Hona hemen errezeta!!


Gurin eta txokolatezko gailetak:
- Gurina 100g (epela, biguna egon behar du)
- Azukrea 50g (en polvo, glas)
- Irina  150g
- Txokolatezko malkoak edo pusketak 40g





Azukrea ontzi batean jarri eta irinarekin ongi nahastu


Ondoren, sumendi bat egin, barruan zulo handi bat eginez

Sumendiko zuloan gurina bota


ETA ORAIN HOBERENA DATOR!!!!!

ESKUEKIN DENA NAHASTERA!!!!!



HORREGATIK, HASI BAINO LEHEN, ESKUAK ONGI GARBITU BEHAR DIRA



Orea eginda dagoenean, gurin eta irinez pasatutako
 labeko ontzi batean ipini, 0,5 zm-ko oinarri bat bezala

eta azkenik, orearen gainean txokolate apurrak bota, bai goxoa ezta?


Ba labetik atera ondoren........ (170º, 30 minutu)


GAILETA GOXO GOXOAK PREST!!!!

OLENTZERO GURE ESKOLAN!!!!

NOR ETORRI DA GURE ESKOLARA????

EZETZ ASMATU????

BIZAR ZURIA ETA TXAPELA BURUAN

ATORRA BELTZA ETA ABARKAK OINETAN

IKATZA EGITEA GUSTOKO, BAINA ARDOA EDATEA NAHIAGO,

EZETZ ASMATU????

BA........

GURE OLENTZERO!!!!!


Goiza gurekin pasatu zuen eta oso opari politak ekarri zizkigun, eskolan oso txintxo portatzen garela nabaritzen da eta gure eskutitzak ere oso ongi bidali genituela jakin genuen,


Antzerki gelan bildu ginen berarekin eta galdera asko egin genizkion,


gainera, abestu eta dantzatu ere egin genuen, oso gustora ibili ginen Olentzerorekin


Hala ere, eguna etzen hemen bukatu, zuetariko batzuk  gurekin etorri zinetenez jakingo duzue, baina.... 

Ezetz asmatu non bukatu genuen eguna????


BA.....................

ENPARANTZAN!!!
 HERRI GUZTIARENTZAKO ABESTEN.



GABONAK GABON!

Abisatu eta esan genuen bezala, umeekin batera herrira joan eta Olentzeroren eskutitzak bota genituen,


Postariak oso gustora hartu zituen Olentzerori emateko, hala ere.....

...etzen  bidali genuen gauza bakarra izan, eskutitz horiekin batera beste familiendako postalak bidali genituelako, zuen etxetara iritsi al dira? guk ere gustatu zaizkizuen jakin nahi dugu!!! zuen oharra bertan ipini eta pentsatu duzuena elkar banatu, guk gustora irakurriko dugu eta!!


Azoka ere bisitatu genuen, bai gustora ibili ginela loreak, arropa, barazkiak, ... eta beste gauza asko ikusi eta ezagutzen, azkenean, parkean pixka bat jolastu eta gosetuta eskolara itzuli ginen.



Eskolara itzuli eta Olentzeroren egunaren zain gelditu ginen, gure eskutitzak ongi iritsiko zirela pentsatuz, dena dela, Olentzeroren jaiaren zain geundela, ilusioz bukatu genuen eguna.

Bai goiza polita pasatu genuela!!!!

martes, 14 de diciembre de 2010

ASTELEHENEAN OLENTZEROREN ESKUTITZA POSTARIARI ERAMATERA GOAZ!!!

Kaixo familiak,

Astelehen honetan Haur Hezkuntzako umeak herrira joango gara Olentzeroren eskutitza postariari eramatera eta gure gabon postalak postontzian uztera.

Bide batez, azoka egongo denez, bertan zer dagoen eta zer saltzen den ikusiko dugu, eta nola ez, eguraldia lagun badugu parkean hamaiketakoa hartu eta pixka bat jolastuko gara.

Nahi izatekotan gure irteerara gonbidatuak zaudete, hori bai, eskutitza eta hamaiketakoa ekarri beharko duzue eta haurrak molestatu gabe ibili, besterik gabe,

Eguberri On guztioi!!!

viernes, 3 de diciembre de 2010

BONBOI GOXOAK

TXOKOLATEZKO BONBOIAK:

- 200gr. txokolate (de reposteria, beltza edo esnearekin, txokolate txuria edo edozein txokolate kobertura balio dezake)
- 150gr. gurin.
- Esne trinko pixka bat (bi - hiru  koilarakada)
- Apaintzeko kakaoa edo txokolate apurrak, kanpotik, almendra txikitua edo bururatzen zaizuen beste edozein apaingarri ipini daiteke.


Tailerreko hirugarren egunean txokolatezko bonboi goxoak egin genituen, pausuz pausu ikusi nahi badituzue....

Txokolatea ontzi batean jarri eta berotu urtu arte


Urtuta dagoenean, ongi nahastu

 Gurina biguina eta epela bota eta nahasten jarraitu

Nahastu dena disolbatu arte

Txokolate krema goxo bat dugunean, esne trinkoa bota eta nahasten jarraitu


Txokolate krema homogeneoa lortu eta hozten utzi

Hiru-lau ordu pasata, txokolatea atera eta koilara baten laguntzarekin bolatxoak egiten hasi (trebea dena, hurrak hartu eta txokolate bolatxoen barruan sartu ditzazke, oso goxoa gelditzen da, sorpresadun bonboiak egingo ditu)

Kakaoan edo txokolate apurretan ongi pasatu eta....

Apainduta daudela, jateko prest daude, nahi izatekotan berriz ere pixka bat hozten utzi ditzakegu, hoztutakoan gorputz gehiago lortzen baitute.

Bai ongi pasatu genuela bonboiak egiten, gainera merendatzeko oso goxoak zeuden, zuek ere etxean egin ditzakezue, oso erraza da eta haurrak lagundu dezakete, oso dibertigarria da!! hori bai, arropa zaharra ipintzea komeni da, txokolatearekin jolasten jarrita.....


PLASTIKA ETA ESKULANAK

Trebeak gara oso!!!!

Eta hori zuei erakusteko, plastika eta eskulan ezberdinak egin eta erakutsi nahi dizkizuegu, batzuetan etxera eramango ditugun arren, beste batzuetan eskolako pasabide eta gela ezberdinetan erakusgai egongo dira, nahi duzuenean ikustera sar zaitezkete,

Artista trebeak gara gu!!!!

ESPERIMENTAZIOA

Artxila Mortxila!!! magia eta esperimentazioa!!!

Gurekin ezta inor aspertuko, material eta ekintza ezberdinen bidez gure inguruko aldaketa eta egoera ezberdinak ikasten baititugu tailer honetan,

Ongi pasatu nahi baduzu.... txoko hau ikus ezazu!!!


Lehenengo 3 astetan zentzumenak erabiliz hainbat jolas egin genituen, ederki pasatu genuen, ekintza batzuk oso farregarriak baitziren, eta beste batzuk sorpresaz beterikoak.





Hara!!! Hara!!!  Baina.... non itsasi nahi dio begia panpinari?  Ikusi gabe.... ai ai ai....zer gauzak egiten ditugun!









Segi horrela!!! Oso ongi egiten duzu eta!
Bai artista zarela!!! 

Kutxa magikoa!!!!  Zer ote dago barruan?  Ikutu, ikutu, eta ikusi gabe.......






Ai, ai!!! Barrukoak ziztatzen al du? Biguna al da? Latza? Handia? Txikia?  Segi horrela eta ziur asmatuko duzula!
  Orain plastikoa agertu da!!!




Dastatu, dastatu!!! zer goxoa den, ezta? Ezetz? Katxiporreta!!! Ba... nirea bai.




Eta bukatzeko, kolonia usain ezberdinak eskumuturrean botaz gero, ezetz aurkitu zuen bikotea!!!