Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 28 de diciembre de 2010

FRUTA BATIDOA

Oraindik tenperatura epela genuela, sukaldaritza tailerrarekin hasi eta lehenengo egunean bananazko batido goxo bat egitea bururatu zitzaigun, oso oso oso erraza denez, ikusi, irakurri eta etxean egitera animatu zaitezte, (badakizue, platanoaren ordez, edozein fruta erabili dezakezue)

Platanozko batidoa:
- litro bat esne
- azukrea (bakoitzari gustatzen zaionaren arabera)
- 4 platano

Lehenengo irabiatzeko tresna egokia prestatu behar dugu. Batidora balio duen arren, guk irabiagailu berezia erabili genuen, argazkietan ikusiko duzuenez ziur ezagutuko duzuela, hori bai irabiagailu hau etxean eztuenak, irabiagailu arrunta erabili dezake, gerta daitekeen bakarra, nahasteko denbora gehiago behar izatea da.

Bueno ba.... errezetarekin aurrera!



Lehenengo esnea ontzira bota, kontuz ezer kanpora bota gabe!



Ondoren, bakoitzak gustoko duen azukre kopurua bota behar du ontzi barrura, gozozalea eztenarentzako ere azukrerik gabe egin daiteke




Gelditzen den azken osagaia eta garrantzitsuena......

PLATANOA, garaia da platanoa ere esnetan igeri egiten ikasten hasteko


eta dena barruan dugula.....

tapa ongi jarri eta tramankulua piztera!!!


Dar dar dar dar esku azpian sentitzen duguna, halere minutu pare bat
martxan izan ondoren......


BATIDO GOXO GOXOA PREST!!!!!

DENOK DASTATZERA!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario