Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

miércoles, 5 de enero de 2011

ESKOLARA BUELTAN...

Kaixo lagunak!!!

Ikusten duzuenez Eguberriak bukatzear daude, eta datorren astean, berriz ere eskolan ikusiko gara! Hilabete honetan gelan egiteko ekintza interesgarri asko ditugu prestatuta, eta gure egutegian ikusi dezakezuenez Barañaingo antzokira musika klasikoko kontzertu bat ikustera ere joango gara. Honen berri aurrerago izango duzuen arren abisu txiki bat ez da inoiz gaizki etortzen ezta?

Bigarren txanpa hau gu bezala animaturik eta motibaturik hastea espero dugu, urtarrilean lan asko izango dugu guraso bilerak ere bertan izango ditugulako, hala ere, umorez eta gogotsu bueltatzen gara, haurrekin disfrutatzera eta ekintza hauen berri blog honetan ematera.

Gurekin batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta hemen argitaratutako materiala lagungarri izatea espero dugu, eskerrik asko zuen iritzi eta gogoetengatik,

Haur Hezkuntza

No hay comentarios:

Publicar un comentario