Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

viernes, 3 de diciembre de 2010

BONBOI GOXOAK

TXOKOLATEZKO BONBOIAK:

- 200gr. txokolate (de reposteria, beltza edo esnearekin, txokolate txuria edo edozein txokolate kobertura balio dezake)
- 150gr. gurin.
- Esne trinko pixka bat (bi - hiru  koilarakada)
- Apaintzeko kakaoa edo txokolate apurrak, kanpotik, almendra txikitua edo bururatzen zaizuen beste edozein apaingarri ipini daiteke.


Tailerreko hirugarren egunean txokolatezko bonboi goxoak egin genituen, pausuz pausu ikusi nahi badituzue....

Txokolatea ontzi batean jarri eta berotu urtu arte


Urtuta dagoenean, ongi nahastu

 Gurina biguina eta epela bota eta nahasten jarraitu

Nahastu dena disolbatu arte

Txokolate krema goxo bat dugunean, esne trinkoa bota eta nahasten jarraitu


Txokolate krema homogeneoa lortu eta hozten utzi

Hiru-lau ordu pasata, txokolatea atera eta koilara baten laguntzarekin bolatxoak egiten hasi (trebea dena, hurrak hartu eta txokolate bolatxoen barruan sartu ditzazke, oso goxoa gelditzen da, sorpresadun bonboiak egingo ditu)

Kakaoan edo txokolate apurretan ongi pasatu eta....

Apainduta daudela, jateko prest daude, nahi izatekotan berriz ere pixka bat hozten utzi ditzakegu, hoztutakoan gorputz gehiago lortzen baitute.

Bai ongi pasatu genuela bonboiak egiten, gainera merendatzeko oso goxoak zeuden, zuek ere etxean egin ditzakezue, oso erraza da eta haurrak lagundu dezakete, oso dibertigarria da!! hori bai, arropa zaharra ipintzea komeni da, txokolatearekin jolasten jarrita.....


No hay comentarios:

Publicar un comentario