Zein aste polita izan duzuen, irratia ezagutu eta gainera saioa bertan egin, ipuin kontalariaren ipuinetaz gozatzeko aukera, tailerrak (mmmmm....zein mouse goxoa), hori guztia egunerokoaz aparte, zein ongi ari zareten guzti guztiok, lanean elkarrekin gauzak ongi atera daitezen (ipuinen letrak ikasi, adi adi entzuten egon, eskuak sormenerako erabiltzen, koloreak, usain gozoak sukaldetik ateratzen, batido, mouse, bizkotxo, brotxeta,....buruarekin jolasean, zenbakiekin, bikoteekin, kartak, partxisa,.... al dugun bitartean aprobetxatuko dugu.
Zorionak!!
Erkuden
ESKERRIK ASKO ERKUDEN!
ResponderEliminarETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEN ARI ZARETEN GUZTIOI ERE!
Badakigu batzuk gogo eta ilusio asko jartzen ari zaretela tailerren parte hartzean, eta ostiraletan parte hartzeko tartetxo bat lortzean, ESKERRIK ASKO DENOI!!!
Zuen hitz polit horietaz eta zuen seme alaben motibazio eta ikasteko gogoaz kontagiatu egiten gara askotan, eta nahi gabe emaitza positibo asko lortzen ditugu. Gure lanerako eta nola ez, zuen txikitxoen garapen eta hezkuntzarako ere.
Zuek ere, guraso bezala lanean jarraitu eta eskolarekin elkar lana bultzatu, egunen batean izan duzuen eraginaz ohartuko zarete eta!!
AUPA FAMILIAK!! ZUEN PAPERA ERE OSO GARRANTZITSUA DA ETA!!!