Aste Santuan inguru hauetan egon ginen eta primeran pasa genuen bizikletaz ibiltzeko aukera izan genuenean. Lekunberrira joan ginen, Plazaola trenbide zaharraren ibilbidea bizikletaz egitera. Ibilbidean bertan bazkaldu genuen etxetik prestatutako janaria eraman baikenuen eta bitartean haitzetan zeuden zuloak aztertzen ere egon ginen. Indar berritu ginenean, aittarekin harrapaketan jolasten aritu nintzen amatxo eta Izadi konturatu gabe. Gero, Lekunberri ikusi genuen, parkean jolastu, merendatu eta buelta etxera. Egun oso polita pasatu genuen.
Plazaola trenbidearen ibilbidea nik ere ezagutzen dut eta oso polita da, niri ere asko gustatu zitzaidan.
ResponderEliminarhondartzarena.... ze inbidia!!! jajajajajaja