Kaixo lagunok.
Gaur goizen pentsatzen ibili naiz zer jarri blogean zuek irakurtzeko, badakitelako asko gustatzen zaizuela. Bai? edo Ez?Askotan ez dakit zer jarri, orduan zuek pentsatzen baduzue zerbait gustatuko litzaizuela ikustea esan eta saiatuko naiz zuen gustokoa zerbait jartzen ok?
Badakizue zer pentsatu dudan? atzo nola hitz egin nizuen mazedoniari buruz ZERGAITIK HURRENGO ASTELEHENEAN SUKALDARITZA TAILERREAN EZ DUZUE PRESTATZEN MAZEDONIA BAT? oso erraza da: (kantitateak Kontxik nik baino gehiago jakingo du kalkulatzen zuen artean banatzeko)
4 sagar
4 udare
4 platano
4 kiwi
marrubi batzuk
laranja batzuk
edo nahi dituzuen frutak
Hori dena puxkatu, bol batean den dena nahastu eta laranja zukua bota. Nik etxean azukre pixka bat botazen diot gainetik.
Eta bestela bidaltzen dizuet beste errezeta bat. Beheko esaldian klikatu eta ikusitko duzue.
Agur Nekane
Kaixo Nekane:
ResponderEliminarSukaldaritzako tailerrakoa herenegun prestatu nuen, gaur zuei banatzeko, eta gaur etxera eraman dute ekarri beharrekoa, (blogeko mezu hau oraintxe ikusi dut).Astelehenean pizza eta jogurten fruta (Ekhik ekarritako liburutik hartutako errezeta) egingo ditugu. Beraz, mazedonia eta ogia hurrengo egunerako utziko dugu. Eskerrik asko!!! Eta ez kezkatu!!! zure mezuak oso gustora irakurtzen ditugu eta!!! Eta eskertzekoa da zure parte hartzea!!
Ah! eta astelehenean ama batzuen laguntza izango dugu sukaldaritza tailerrean!!!!