Abestiak dioen moduan "bukatu da bukatu da, bukatu da akabo..." eta guk errezeta honekin, amaitu ditugu aurtengoa sukaldeko lanak.
Dibertigarria izan da sukaldari lanetan aritzea, bai horixe!
Eta laguntzera etorri zareten ama-aita guztiei, mila esker bihotz-bihotzez, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa zitekeen tailerra aurrera eramatea.
Besterik gabe, hona azkenengo errezeta: madalenak!
Osagaiak:
- 3 arraultza.
- Azukrea, 100 Gr.
- Olio goilarakada bat.
- Legamia hautsa, 7 gr.
- Irina, 175 Gr.
Nola egin:
1. Arrautzak
eta azukrea irabiatu.
2. Gehitu
olioa eta legamia eta segi nahasten.
3. Irina
gehitzen joan.
4. Orea ongi
nahastu dugunean, bete madalenako papertxoak (erdiraino edo).
5. Labean
sartu 16 minutuz, 180º.
Eta betiko moduan, ON EGIN!