Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

viernes, 11 de febrero de 2011

Putz egitera!!!

Kaixo:
Azkeneko 3 astetan experimentazio tailerrean putz eginez aritu gara, jo ta ke nekatu arte!!!
Hasieran airea eta haizea non dauden, zertarako baliogarriak diren, haizearekin zer egin dezakegun .... ibili ginen ikusten, behatzen, experimentatzen..... Eta gero ekintza batzuk burutu genituen, gehienak putz eginez haizea sortarazteko.....  Oso ongi pasatu genuen, eta batzutan indar handiz putz egin behar izan genuen, bestetan xuabe-xuabe jokuan ez galtzeko....
Egindako jolasak hemen dituzue:

Zer dago gure inguruan, ondoan.... ikusten ez duguna? Ezetz asmatu!!! Gainera harrapatu dezakegu!!!! Saiatuko al gara harrapatzen? Ea zeinek harrapatzen duen pilo pilo bat!!!


Ah!!! Harrapatu al duzue?  Baietz? Zer ote dago poltsaren barruan?   Haizea?  Baina, gela honetan al dabil haizerik? Ezetz? Baietz?  Hau zoramena!!!!   Airea harrapatu dugu!!!!


Eta orain.... putz egin dezagun!!!! Baina fuerte fuerte, eh? zein iritsiko da lehena? Hasieran pajitarik gabe, eta gero pajita batekin, bai zaila dela!!!!




Nola mugitu ahal ditugu serpentinak? Eta gero eta azkarrago?  Saia zaitezte!!!! 

Eta orain sua itzaltzen duena kanpora!!! Kontuz!!!!   Egizu xuabe-xuabe putz!!! Bestela... korrotik kanpo atera beharko duzu!!! Ene!!! Hau zer zaila den!!!!



Puxikak hartu eta.... putz egitera!!!! Ez duzue indarrik? Ai, ai ai!!!!  Eta asko putz egin ondoren, puxikak lotu gabe askatzen utzi....   zer puzkerrak!!!!!  Eta nora doaz?  Gora, gora, gora, gorakaaaaaaaaa.......




Eta bukatzeko, milaka burbuila eginen ditugu, animo!!!! saia zaitezte egiten!!!!  Eta zuek ea zenbat lehertzen dituzuen!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario