Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

lunes, 17 de octubre de 2011

IRURTZUNGO ESKOLATIK

Kaixo lagunak!! Hobe esanda..... aspaldiko lagunak ezta?

Zer moduz eskolan? ongi? ziur baietz, eta orain andereño berriarekin.... uuuffffff!! gozada bat ezta? Loretoren garraxiak entzun gabe!!! baten bat (edo asko) poz pozik egongo da, jajaja.

Egia esan zuen blog-a askotan irakurtzen dut, eta orain duzuen asmakizunen lantxo berria, oso ideia ona dela iruditzen zait. Gainera gurasoak, zuek eta andereñoak ere elkarrekin jolasteko aukera polita duzue. Horrela jarraitu, beste aldetik bloga jarraitzen dugunok, berriak eta jolasak eskertzen ditugu eta.

Ba nik, zuei nire ikasle talde berria aurkezteko idazten dizuet, eta ona hemen argazkitxo bat. Txintxoak dirudite, baina zuek bezela ba.... batzuetan ere bihurritu eta gaiztakeriaren bat egiten dute. 14 gara gelan, bueno, nirekin 15, eta oso gustora nago, faltan botatzen zaituztet, baina ongi zainduta zaudetela badakidanez ba pozik nago hemen.

muxutxo asko eskolako Haur Hezkuntza guztirako, txintxo portatu eta ongi izan

Hurrengo baterako berri eta kontu gehiago, adi adi egon, nik ere noiz behinka idatzi, eta zuen erantzuna espero dudalako.

muxu asko Xangoren lagunentzako

Ekhi, Olaia, Leire, Asier, Iñigo, Riham, Diego, Cristina, Yahya, Tao, Eduardo, Adei, Irati, Unai eta gelan dauden lagun berriendako, aurkeztuko dizkidazue mesedez? Joel eta Pilar ezagutzen ditu, Joel nire ondoan bizi da, eta Pilar, Diegoren arreba. Eta beste lagun berriak? Kontatu kontatu, zain egongo naiz eta!!

1 comentario:

  1. EGUNON BIHOTZA:
    OSO POXIK JARRI GARA ZURE MEZUAREKIN. ESKERRIK ASKO BIDALTZEAGATIK. MUSU ASKO ETA ASKO.
    BESTE EGUN BATEAN ARGAZKI BAT BIDALIKO DIZUGU.
    AGURRRR

    ResponderEliminar