Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 1 de mayo de 2012

BAKAIKUKO MAIATZA

Kaixo!
Urtero bezala, maiatzaren 1ean Bakaikuko maiatza jartzera joan ginen (Leire, Julen, aita eta ama). Beno, guk ez genuen jaso baina han egon ginen lagundu nahian. Aiton-amonek kontatu digutenez, aspaldiko ohitura da hau. Artzainek mendiaren puntan zuhaitz baten enborra jartzen omen zuten udaberria zelako eta animaliak mendira igo ahal zirela jakinarazteko. Eta guk ohitura polit honekin jarraitzen dugu.  Ikusi nahi duzue zer egiten dugun egun honetan?
Goizean goiz, mutilek  basoko zuhaitz  bat aukeratzen dute eta gero moztu egiten dute. Sokarekin lotu eta arrastaka eramaten dute hasieran, sorbalda gainean ondoren harzabal deitzen den lekuraino.

Han bokata goxo-goxoak jan genituen  indarrak hartzeko...
Eta orduan bai, maiatza altxatzera...  IEEEEEEEEUP!!!!

 
Makil luzeak eta sokak erabiltzen dituzte maiatza eror ez dadin


Eta azkenik  lurrean ondo eutsi, sokak askatu, eta lortu dugu!


Ondo izan eta beste bat arte, lagunak!!!!!!!

1 comentario:

  1. KAIXO:
    ASKO GUSTATU ZAIGU!! LEIREK ESAN DIGU URDAIAZPIKO TORTILA JAN ZUELA, GOXO GOXOA, ETA HOTZ EGITEN ZUELA, BAINA OSO GUSTORA EGON ZELA. IORITZEK INDAR HANDIA EGIN ZUELA ETA ASKO LAGUNDU ZIELA.
    ETXARRIKOEK ERE MAIATZA JARRI ZUTEN, URBASAN, ETA ELENE, JOSE MIGUEL ETA ENAITZ JOAN ZIREN LAGUNTZERA.
    ALTSASUKOEK ETA ARBIZUKOEK EZ DUTE JARTZEN.
    ESKERRIK ASKO:
    4 URTEKOAK

    ResponderEliminar