Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

viernes, 25 de marzo de 2011

SUKALDARITZAN BI AMATXO!!!

Kaixo lagunak, ze moduz astea???

Gaurko pastelekin ezin kexatu ibiliko zarete ezta?? eta gainera bi amatxoren laguntza izan dugunez..... azkarrago eta errazago egin dugu lan, baietz??
Gurera, Nekane eta Olatz gonbidatu eta etorri dira, eta haien iritzia zein den ez dakigun arren, gu biekin lanean oso gustora ibili garela esan behar dugu, oso oso gustora, eskerrik asko etortzeagatik!!!

Errezeta erraza eta lan handikoa aukeratu dugu, baina ez zaigu batere pixua egin, gurekin bi artista gehiago zeudenez, dena primeran atera zaigu, eta emaitza.... itxura ederrekoa!!
Gure errezeta..... GAZTA TARTA!!!!

Lehenengo gauza, txikitutako gaileta eta gurina nahastuta oinarria egin dugu, eta eskuak.....
eskerrak aurretik garbitu ditugun ezta ?? jajajajaja

begira begira ze itxura, eta goxoa....



ONDOREN, GAZTA MOUSSA EGITEN HASI GARA,

ESNEGAINA,


AZUKREA,
DENA ONGI NAHASTU.....


PIXKA BAT GEHIAGO.....

FILADELFIA GAZTAREKIN NAHASTEN JARRAITU ETA.....


GEHIAGO NAHASTU.....



ETA DENOK PARTE HARTU ETA MOUSSA SENDOTASUNA LORTU DUENEAN.....
LAGUNTZA PIXKA BATEKIN.....
GAILETAREN GAINERA BOTA,
ZEINEN ONGI MOLDATZEN DIREN NEKANE ETA OLATZ, BESTE BATEAN ERE GUREKIN ETORTZEKO ESKATUKO DIEGU!!!

AZKENIK HOZKAILUAN ORDU BATZUK HOZTEN ETA GOGORTZEN UTZI ONDOREN, MERMELADA GORRI GOXOA GAINETIK BOTAKO DUGU,


BAI GAZTA TARTA POLITAK EZTA?? BA POLITAK BEZAIN GOXOAK DAUDE


ON EGIN LAGUNAK!!!

ETA DATORREN ASTEAN..... BI AMATXO BEHARREAN, BI AITATXO EDO GIZONEZKO, GONBIDATZEN SAIATUKO GARA, EA NOR ANIMATU ETA GUREKIN HURRENGO ERREZETA EGITEN DUEN, ZIUR ZUETARIKO ASKO PREST ZAUDETELA!

ANIMO FAMILIAK!!!

3 comentarios:

  1. Sukaldaritzan ibili diren bi amak25 de marzo de 2011, 13:38

    Kaixo lagunak!!!

    Egia da gaurko pastela oso itxura honekoa eta goixoa egin dugula.
    Olatz eta ni oso gustora egon gara eta oso ongi pasatu dugu, eta gainera ikasleak oso ongi portatu dira eta lan asko egin dute.
    Primeran jarraitu dituzte Loretoren aginduak eta gazta tarta egiteko pauso guztiak ederki bete dituzte.
    Ni behintzat ahal dudan guztietan joango nahiz, beraiek gonbidatzen banaute!!!
    Ia hurrengoan guraso gehiago animatzen diren!!
    Nik uste dut ikasleak ere asko poztuko liratekeela!!

    Agur..... eta mila esker gonbidatzeagatik
    Nekane

    ResponderEliminar
  2. sukaldaritza tailerra27 de marzo de 2011, 6:37

    ESkerrik asko parte hartzeagatik Nekane, egia esan, ez dirudien arren, haurrak zuen konpaiñian asko, uste baino gehiago ikasten dute, eta disfrutatu.... pila bat disfrutatzen dute. Oso gustora ibili ziren, bestela zuen umeen lagunei galdetu eta ikusiko duzue.

    Eskertzekoa da zuen laguntza, zuek gurekin zaudetela ohartuko zineten, umeak txintxoago daude eta lanak azkarrago egiten ditugu. Hala ere, ikusiko zenuten, tailerretan, adin ezberdinetako haurrak nahastuta daudela, elkar lana eta laguntza bultzatzen da eta haurrak arreta galdu gabe lan eta lan ibiltzen dira taldekideak errespetatuz. Oso esperientzia polita da.

    Ea zortea dugun eta proiektua eta gurasoen parte hartzea hasi bezala jarraitzen duen, primeran pasatzeko aukera dugu eta lanerako esperientziak bizitzeko aukera ezin hobea. Guraso guztiak animatu eta guztiok batera lan pixka bat eginda Ekainak 4ko jaia aurrera aterako dugu, proiektua aurrera eramatearen prozesua eta jaia oso esperientzia polita izango da, ikasleentzako, guraso eta familiendako baita irakasle garenontzako ere.

    Hurrengo bisitaren zain,

    sukaldaritza

    ResponderEliminar
  3. Kaixo!!
    A ze lana egiten ari zarete,irakasle eta ikasle guztiak!!
    Jarritu horrela, arreta handia jarriz eta asko ikasiz.
    Argazkitan ikusten denez, oso gustora pasatzen duzue sukaldatzen, beraz ni ere animatzen naiz datorren ostiralean zuekin parte hartzea.
    Hori bai, sukaldatzen parte hartuko dut, baina egiten duguna jaten ere utziko didazue , ezta?
    Aio, eta segi horrela!!

    ResponderEliminar