Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

sábado, 2 de abril de 2011

GURASOEKIN ARRAINAK EGITEN!!!

Kaixo lagunak!!! Aste honetan ere errezeta goxo bat egin dugu, eta nola ez, beste bi guraso egon dira gurekin, Fernando eta Ana Elena. Biek lan asko egin dute gurekin eta ondorioz txokolatez apaindutako bi arraintxo goxo egin ditugu, ikusi ikusi zenbat lan egin dugun!!
Hasiera batean, arrautzak apurtu gabe ontzian botatzen lagundu ziguten,

denak adi adi egon ginen, ea azalen bat barrura erori eta garbitzen hasi beharrean geunden,


hala ere....


guraso trebeak ditugu eta arazorik gabe hasi ginen bizkotxoa egiten.

Hara!!! nor da???

bai sorpresa politta!! Nekane ere gure sukaldaritza tailerrean agertu zen!!!


Nahiz eta gurekin oso gustora egon, bizkotxoa labera sartu bezain laster, beste tailerrak bisitatzera joan zen, ze moduz Nekane?? beste tailerretan ere gustora?? Kontatuko diguzu ezta??

Nahastu nahastu eta nahastu.....


Olioa bota....

Azukrea...... eta nahasten jarraitu, begira! berriz ere gure amatxo trebea guri laguntzen!!Eskerrik asko amatxo!! Elkar-lanean....

Legamia eta irina.....
uuuffffff, geroz eta gogorrago dago!!

ezin nahastu gabiltza!!!

Fuerte Iker!!! bi eskuekin!!!

Aimar ere, fin ibili zen orea nahasten, eta.....

Iñigo poz pozik!!!


Bai indartsua nire aitatxo!!!!

Eskerrik asko aitatxo!!!!

Ikusi ikusi ze azkar egiten duen!!!!



Azkenean labeko ontzietara bota eta.....
Bikain!!! bukatu dugu!! Bizkotxoak labean zaudela lakasitoak sailkatzen eta zenbatzen ibili ginen, bai dibertigarria eta zenbat kolore!!!!!


Alain ze gustora amatxorekin lanean ezta?? Lagunak!! lakasitorik ez jan!! gero bizkotxoa apaintzeko dira eta!!! Zenbat daude?? kolore pila ezta??


Eta azkenik.... bizkotxoak apaindu!!!!

Txokolatea jarri.....

eta gainean.....



txokolatezko lakasito goxoak eta marrubitxoak!!!!


Ze politak ezta???


UMmmmmmmm bai politta eta goxoa.........




Gure arraintxoak!!!! gustatzen???

Guri bai, oso oso oso goxoak daude!!!!!










Berriz ere oso gustora ibili gara gurasoekin, hala ere.....



Onartu behar dugu......


Postreak egiteko ohitura gehiegirik ez dutela!!! ai ai ai.......


Datorren astean berriz sukaldaritzan eta lehenengo aldiz beste tailer guztietan zuen zain egongo gara!! Gonbidapena jasotzen duzuenean, zuek lasai etorri gauza errazak egin beharko dituzue eta!!


Ana Elenak, Fernandok eta Nekanek agian nola egon diren kontatuko digute, eta nola ez, datorren asterako ere sukaldaritzarako ideia berriak jasotzeko prest gaude!!! Nekanek emandako bat..... uuummmmm buruan bueltaka dabil eta..... ikusiko dugu. Hala ere, edozein proposamen jasotzeko prest gaude!


Animo lagunak! kurtxoa bukatzear dago, eta zuen seme-alabak, zuen presentzia eskatzen dute eskolan. Animatu eta gurekin lan pixka bat egin!!!


Datorren asterarte!!!

3 comentarios:

  1. Erkuden eta Ernesto3 de abril de 2011, 10:53

    Oso ongi egin duzue, BIKAIN!! A ze inbidia Izadi, Ernesto eta Erkudenek, arrain horiek benetan goxoak ziruditen.
    Ekhiren gurasook ere nahiko genuke zuen tailer eder horietan parte hartu, orain arte ikusi duguna asko gustatu zaigu eta. Esan bezala, guk ere zuekin primeran pasatzeko gogo handia dugu.
    Laster arte.

    ResponderEliminar
  2. Nekane- Fernando-Naroa-Irati eta Maialen3 de abril de 2011, 12:33

    Kaixooooo.... ia egia den eta animatzen zareten. Haurrak asko eskertzen dute gure presentzia eta oso gustora egoten dira, harro harro ikusten zaie.
    Nik animatzen zaituztet. Nik oso ongi pasatu dut bi alditan, egia da laguntza haundia ez naizela izan, ni sukaldaritzan ez baitnaiz oso trebea baina.....
    Ni behintzat prest nago ahal dudan guztia eskolako ekintza eta tailerretan parte hartzeko.
    Ostiralean ratotxo bat pasa ondoren sukaldaritzan beste tailerretatik ere pasatu nintzen. Han zebiltzan Saioarekin eskulanetan oso gustora eta gauza oso politan egin zituzten eta gero Kontxiren gelatik pasatu nintzen eta beraiek ere oso gustora zeunden uraren jolasten eta experimentuak egiten.
    Benetan Loretok, Saioak eta Kontxik lan asko egiten dute eta gauza oso politak erakusten diote gure seme alabei, horregatik denok joan beharko geneku ikustera, beraiek ere eskertuko digute.

    Ni behintzat gonbidatzen banaute hurrengo ostiralean ere han agertuko naiz.

    ia zenbat guraso ikusten ditudan!!!!

    Anima zaitezte, Ekaineko festa ikaragarrizkoa prestatu behar dugu!!!!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo! Leire naiz, Asierren izeba!

    Ni enaiz guraso, baina gustatuko litzaidake niri ere tailer horiek ikusteko aukera izatea! Parte hartu behar bada ere... bueno, zerbait prestatuko nuke nik ere!!!

    Ale ekipo, segi horrelaxe!!!

    ResponderEliminar