Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 26 de abril de 2011

NI NAFARROAKO PIRINEOTAN IBILI NAIZ

NONDIK NONDIK!!!!
NAFARROKO PIRINEOTATIK ETA IRATIKO OHIANETIK IBILI NAIZ BUELTAKA, ARGAZKI BAKARRAREKIN NAHIKOA DEN ARREN, BERTAN ARGAZKITXO BATZUK!!







Iratiko ohiana ikaragarri polita zegoen, berdetzen hasita eta koloretan ezin politago. Bertatik ikusten ziren bistak ere..... liluragarriak!!



Zubiri zubiri, nongori nongori..... zubi berezia, txintxilikatua eta gainetik pasatzen zinenean.... geldirik gelditzen ez zena, zorabiatzeko modukoa!!

hala ere, gurutzatu beharrekoa. Nor animatzen da gurekin batera beste aldera joaten??


Ikusten duzuen bezala ez nintzen bakarrik joan, nire mutil lagunarekin egon nintzen.

Eskerrak, bestela bide erdian, edo hobe esanda, zubi erdian hango paraje ederrak ikusten egongo nintzen oraindik.

Eskolan irakasle bat gutxiago, Loreto pirineotan gelditu delako!! jajajajaja


Azkenik, nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu, Hiru Erregeen Mahaira igo ginen. Elurra, hotza, izotza eta mendira igotzeko gogo asko.


Ikusten duzuen bezala, lau egun bakarrik, eta gertu-gertu, Nafarroatik atera gabe ibili naiz ni. Sakanako mendiak egun batzuetan alde batera utzi eta ekialdeko zonalde berde eta harritsuetan barna bueltaka ibili gara.

Zuen argazkiak ikusteko gogotsu nago, ea nor den hurrengoa, eta hurrengoaren hurrengoa, eta.... guzti guztiak ikusteko irrikitan nago!!!!!



Animo familiak!!!!! eta oporrak asko disfrutatu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario