Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

lunes, 5 de diciembre de 2011

Iepa!!!

Hemen gaituzue berriro 3 urteko gelakoak, Miroren lanak aztertzen.
Oraingoan, honako lan hau aztertzen ibili gara: "Hegatxabalaren hegoa urre urdinez argitua diamantez jantzitako zelai batean dagoen mitxoleta loti baten bihotzera iristen da"



Ikusten al dituzue nonbait txoria (hegatxabala) eta lorea (mitxoleta)?
Ba gu denon artean ikusi genituen; begira, begira horiz margotuta dagoenaren gainean dagoen borobil urdin hori txoria da eta barruan duen borobil beltza bere begia, eta berdez margotuta dagoenaren gainean dagoen borobil gorria lorea da.Orain argiago ikusten duzuela.


Lana aztertu ondoren egin genuen hurrengo gauza, gu ere lanean hastea izan zen, eta horretarako 1. fondoa (berdea, marra beltza eta horia) margotu genuen.




 


Behin fondoa egina genueneanirudiak egitea besterik ez zitzaigun falta, hau da, txoria eta lorea, eta hauek argizariz eta errotulagailuz egin genituen.


Eta hona hemen emaitza, espero dugu guztion gustokoa izatea!!!



Polita ezta? Denak antzekoak baina denak desberdinak.
Benetako artistak garela ematen du, eh?
Pintzela eskuan eta ibili munduan!!!!

Artista desberdinen lanak

No hay comentarios:

Publicar un comentario