Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

domingo, 4 de diciembre de 2011

Udazkena aurrera doa

Egun on Kuadrila!
Udazkena aurrera doa eta negua gero eta gertuago dugu, horren seinale dagoeneko Olentzeroren irudia eskolako atean jarri duzuela. Udazken honetan egin ditugun hainbat ekintza kontatuko dizkizuegu:


Asteburu batean Ekhi Iñigoren etxera joan zen lotara eta hurrengo egunean Iñigo gure etxera etorri zen. Primeran pasa genuen denok! Gainera, izugarrizko euriteak egin zituen eta Bakaiku zeharkatzen duen erreka indartsu zetorren. Horra argazkia.



Beste batean aitta, Izadi eta Ekhi Bakaikutik Altsasura joan ziren bizikletan, beno bitan, bata Sakandarren bizikleta egunean eta bestea aittuna eta amiñaren etxera bazkaltzera gindoazela.



Hirugarren argazkia basoan ziza bila ibilitako egun batean da. Galanperna eder batekin.



Atzo, Donostiako planetarioan egon ginen eskolan ikusitakoa modu ikusgarri batean erakutsi ziguten, eta euskaraz (Iruñan ez). Joatea gomendatzen dizuegu, merezi du eta!!

1 comentario:

  1. bai galanperna polita Ekhi! afari ederra egingo zenuten ezta? uuummmmmmmmm, hurrengoan sukaldaritza tailer txiki bat prestatu eta nola sukaldatzen duzuen ikastera joango naiz bale?? eta nola ez! dastatzera ere......
    bai goxoa!
    muxu haundi bat

    ResponderEliminar