Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 26 de marzo de 2013

6. ERREZETA: gailetak eta mazapanak

Gabonen aurretik gailetak eta mazapanak egin genituen. 
GAILETAK
Osagaiak: 

Nola egin:
1.    Ontzi batean nahastu arrautza eta gurina. Ongi nahastu ondoren azukrea gehitu.
2.    Pixkanaka maizena gehituz joan, etengabe ongi nahastu behar delarik.
3.    Masa prest dagoenean, txanpon baten tamainako puskak hartu eta eskuekin bolatxoak egin. Bolatxoa mahai gainean jarri eta sardeska baten laguntzaz zanpatu, borobila gelditu arte.
4.    Labean sartu, temperatura erdian, 15 minutuz (edo gaileten azpikaldea xigortu arte).










MAZAPANA
Osagaiak:


Nola egin:
 1.    Ontzi batean almendra hautsa eta azukre hautsa jarri eta eskuekin ongi nahastu.  Ondoren esne pixka bat (3-4 goilarakada) bota eta limoi zuku pixka bat. Azkenik arrautzaren zuringoa.
2.    Eskuekin ongi nahastu. Eskuetan itsasten bada, bota almendra hauts gehiago eta ore trinkoa lortzen ez badugu, esne koxerakada bat gehiago gehitu.
3.    Ore sendoa dugunean masa hartu eta forma ematen hasi. Labeko bandejan ipini (labeko paperaren gainean) eta labea berotzen jarri (200º).
4.    Labea prest dagoenean mazapanak arrautza gorringoarekin barnizatu eta labean sartu 2-3 minutuz.
5.    Mazapanak belzten hasten direnean jateko prest daude. Hozten utzi eta gabonetako postrea dastatzek prest dago.

On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario